Donostian jaiotako soprano gipuzkoarra. Musika ikasketak Madrilen egin zituen. 1918ko urtarrilean egin zuen debuta Bilboko Coliseoan. Gero couplet finaren generora pasa zen, eta arrakasta handiak lortu zituen. Martinez Abadesek Bartzelonan arrakasta izan zuten abesti batzuk konposatu zituen berarentzat.
