1924ko ekainaren 24an Hernanin jaiotako atleta gipuzkoarra. Londresen 1948an egin ziren Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 800 eta 1.500 metroko probetan. 4 probatan 13 probintzia errekor, 5 aldiz Espainiako txapeldun (1944-46-48an 800 metrotan 3 aldiz, 1948an 1500 metrotan behin, eta 1949an 400 metro hesietan behin). Espainiako 7 errekor hautsi zituen (1944 eta 1948 artean 4 800 metrotan, 1949an 2 400 metro hesietan eta 1000 metrotan 1). Markak: 50.4 (1949), 1.55.8 (1948), 2.31.2 (1948) eta 4.06.4 (1948) 400, 800, 1000 eta 1500 metrotan. 1996an hil zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
