Atletismoa

ADARRAGA ELIZARAN, Fernando

1935eko otsailaren 19an Hernanin jaiotako atleta gipuzkoarra. Pertika jauzilaria, Espainiako 5 errekor hautsi zituena (1958an 3,92tik 1960an 4,20ra), 4 metroko hesia gainditu zuen lehen euskalduna -eta bigarren gaztelania- izan zelarik. Espainiako txapeldun geratu zen 1953an eta 1959an (lehen aldia oraindik gazte zela). Altuerako jauzian (1,86 1958an) euskal markagile ere izan zen. 1975ean hil zen.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)