1929ko martxoaren 1ean Hernanin jaiotako atleta gipuzkoarra. Probintzietako 10 errekor hautsi zituen 5 probatan. Mediterraneoko Jokoetan urrezko domina irabazi zuen lehen espainiar atleta izan zen (Bartzelona, 1955eko uztaila), Espainiako dekathloi errekorra gaindituz, 5.693 punturekin. Proba konbinatu honetan, 6 aldiz izan zen Espainiako markagile errekorra eta 1 pentathloian (horietako 4 Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa -1948 eta 1953- eta gainerakoak beste batzuen ordezkari gisa (Gaztela eta Galizia). Bere Espainiako errekorra, 5.850 puntukoa, 1955etik 1967ra iraun zuen. Zazpi aldiz izan zen Espainiako txapeldun dekathloian, 1948 eta 1957 artean. Jaurtiketetako marka nagusiak: 13,76 (1959), 42,85 (1953) eta 55,00 (1959) pisuan, diskoan eta xabalinan. 2002an hil zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
