Ekonomilariak

Abrisqueta Iraculis, Francisco de

Ekonomilari-estatistikoa. Ekonomia Zientzietan Deustuko Unibertsitatean Lizentziatua. 1913ko urriaren 10ean Bilbon jaioa. 1935ean Banco de Vizcayako Ekonomia Ikerketetarako Sailean sartu zen. 1936ko gudak atzerriratu, bere etxebizitza Bogotan, Colombian, ezartzen du. 1937-1940: Estatistikarako Nazio-Zuzendaritzako Ikerketa Zentroko Estatistiko-Ekonomilaria, Errepublikako Contraloria Nagusia. 1038-1945: Colombiako Nazio-Unibertsitateko ekonomia eta estatistika Irakaslea eta Javeriar Unibertsitatekoa ere. 1941-1945: Gai ekonomiko eta estatistikoetarako Errepublikako Bankuaren aholkulari teknikoa. 1946: Ikerketa estatistikoetarako Laguntzailea, Batasun Panamerikarraren Langileen Atala, Washingtonen. 1947-1949: Estatistikarako Amerikarren arteko Institutuko "Estadística" aldizkariko Zuzendaria eta Institutu bereko ekonomia Aholkularia, Washingtonen. 1950: Estatistikaren II. Interamerikar Kongresuko Idazkari Nagusia, Bogotan. 1950-1952 eta 1955. urteetan gorago aipatutako Interamerikar Institutuan goi kargu asko betez jarraitzen du. 1955etik 1969ra bere lanbidearekin zerikusirik duten kargu garrantzitsuak betetzen ditu, 1969an "Icollantas"eko Kudeatzaile Nagusi izendatzen duten arte. Bere ekimen ugariek, gainera, Erakundeak sortu, bere espezialitatekoak ziren gaiez prentsarekin elkarlanean jardun eta 19 ikerketa, euretatik gehienak Bogotako "Anales de Economía y Estadística" izenekoan argitaratzera eraman zuen. Colombiatik Nazioarteko hainbat Jardunalditan ordezkaritza lanak egin ditu. 1946an, Colombiako Gobernuak Boyacá Gurutzea eman zion Herriari emandako zerbitzuengatik. Euskal idazle eta bibliofilo bezala gero eta garrantzi handiagoa hartuz dabil. Aldizkari batzuetan saiakerak argitaratu ditu: Una composición poética inédita de Jesús de Galíndez, "B. A. (de) E. V." 60.zkia. 1965; El caserío vasco raíz de la nacionalidad, 64. 65. eta 66.zkiak. 1966; Iconografía de Bolívar, 72.zkia, 1968; Los vascos en la Historia de Colombia, 76., 78. eta 79.zkiak.; Dos notas de Historia Vasco-Colombiana, 80.zkia. Bere ardurapean izan zuen lan honen prestaketa eta edizioa: Parnaso Colombiano en Euzkera. Kolonbiar Olerki-Txorta Euzkeraz; "Ekin", Buenos Aires, 1967. "Premio Jose Antonio de Agirre Saria" 1967. urtean jasotakoa.

Bilbon hiltzen da 1983ko ekainaren 22an, bere euskal liburutegi ikaragarria Deustuko Unibertsitateari, Eusko Legebiltzarrari, Lazkaoko Beneditarren Liburutegiari eta Baionako Euskal Museoari emanez.