Enpresariak

Abreu Ladrera, Jesús

1911ko apirilaren 2an Gasteizen jaiotako enpresari arabarra. 1936-1939ko Gudan matxinatuekin boluntario joan zen, aldi-baterako Alferiza izan zen eta borrokako toki desberdin askotan parte hartu zuen. Guda amaieran Kai, Ubide eta Errepideen titulua lortu zuen eta Arabako Aldundiaren Errepideetarako Zuzendaria izan zen.

Herri-lan ugari egin zituen, aipagarrienetarikoak Manzanares ibaiaren kanalizazioa, Ebro ibaiaren gainetiko zubi batezko Ebroko Mirandan 1 zenbakidun nazio errepidearen saihesbidea, Barajaseko aireportuko hegazkin zelaiko lanak eta Madrilgo Kale Nagusiaren luzapena.

1968ko abuztuan, Arabako Aldundiko Lehendakari izendatu zuten eta kargu horretan 1972ra arte izan zen,eta, kargu bezala, Toki Administrazioaren izenean Gorteetako ordezkaria izan zen.

1969 Meritu Zibilaren Gurutze Handia eman zitzaion.

Betoñoko eremuaren saneamendurako Vitoria-Gasteizko Udaleko Batzorde bereziaren partaide izan zen. Bere eginkizunak Apellaniz S.A. enpresako gerentziarekin, enpresaren sorrera unetik bertatik, eta beste enpresa batzuetakoekin ere, bateragarri egin zituen.

  • Círculo de Amigos de la Historia: Diccionario biográfico español contemporáneo, Madrid, 1970, 1. Alea, La Vanguardia Española (1969ko Urriaren 28a eta 1972ko Urtarrilaren 6a).