Biografiak

Aberri

Lizop-en arabera, erromatarren garaiko jainkotasun piriniarra. Pirinioetan barrena -hau da, euskararen antzinako lurretan zehar- topatu izan diren erromatarren garaiko hainbat hilarri eta aldareen inguruan, jainko horiei zein beste batzuei eskainiak alegia, jatorrizko izanek besterik ez ditugu ezagutzen, hainbat kasutan egun erabiltzen ditugun euskarazko hitzen parekoak direlarik. Euren ezaugarri eta funtzioak alde batera utzita, euskal mitologiaren ikerketa bideratzeko apenas eskura ditzakegu datu erabilgarri xume batzuk.