Lexikoa

Abere

Azkuek bere Euskalerriaren Yakintza-n adierazten duenez, garai hartan eta oraindik ere bai noizean behin abere hitza erdarazko animal esateko erabiltzen da. Hala ere, aurretik Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Gipuzkoan hitz hori zaldiaren gisako animaliak izendatzeko erabili izan da: behiaren gisakoei, berriz, abelgorri deitu izan zaie eta ardiaren gisakoei abere xehe.

Herri albaitaritzaren arabera, abereak eta abelgorriak gaitzetik libratzeko ukuilua ongi garbitu, ahotza barra-barra zabaldu eta su ematea gomendatzen zen; bitartean bost argizari edo ezko puxka erretzen ziren Jesukristoren bost zaurien oroitzapenean.

Ereinotz bedeinkatua, ur bedeinkatua eta argizari bedeinkatua erabiltzea aski hedaturik egon da abereak gaitzetik jagoteko.