Lexikoa

Abere mintzalari

Herri-ipuinetan, hizketan agertzen diren animaliak, besteak beste, ardia, astoa, otsoa edota belea.

Goroldioa eta altzariak mutu: gauza eta animalia guztiek hitz egiten zekiten garaietan, horiek ahaleginak egin omen zituzten goroldioari eta etxeko altzariei hitz egiten irakasteko, baina irakatsi beharrean denei ahaztu egin zitzaien.

Ardi mintzalariak: ardiek hitz egiten zuten garaian, artzain batek ataka ireki eta artaldea belardi batean sartu zuen, baina ardiek ez zuten belarrik jaten: "Aurrean goxo, aurrean goxo" esanez aurrerago joaten ziren, eta egun hartan belarrik jan gabe goseak geratu ziren. Hurrengo egunean artzainak ataka berriz ireki eta artaldea belardian sartu zuen: oraingoan, ordea, ardiak "Bertan goxo, bertan goxo" esanez, belarra jaten hasi ziren.