Eskultoreak

Abaria, Miguel de

(XVII. mendea) [Urnieta ala Beasain? ]. Ez dago jakiterik pertsona bat edo bi diren. 1683an Mirandako harrizko gurutzea egin zuen Oiartzungo Iturriozen. Beasaingo bizilaguna zenez, obraren bat edo beste eman zitzaion, Bergarako Ikastetxean, 1673an.