Arkitektoak

Abaria, Martín de

Gipuzkoar arkitektoa, beasaindarra. Miguel eta Esteban de Abariaren aita. Parrokian eta Beasaingo hainbat baserritan lan egin zuen, eta Lazkano jauregian eta Loinazko San Martin basilika zaharrean ere parte hartu zuen. XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen hasieran gertatu zen.