Biografiak

ABARIA, José de

(?-1772) [Ordizia-Madrid] Indietako Kontseiluko dekanoa eta Calatravako Zalduna. Bi anai-arrebekin batera, gari-zorri bat sortu zuen Ordizian, 1776an inauguratua. Horrez gain, kapilautza bat eta dontzeilak hornitzeko obra bat ere egin zituen.