Sendagileak

Abanz, Pedro

XVIII. mendean Bilbon jaiotako medikua.

Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko bazkide eta irakasle izan zen.

Antimonioari eman zion erabilpenari eta zenbait edabe prestatzeko modu bereziari esker Jose de Luzuriaga medikuaren kritika jaso zuen. Pedro Habanz gisa ere aipatu izan da. Parisen bizi izan zen 1787an eta 1791n hil zen.