Pintoreak

Ábalos, José Manuel

1947ko irailaren 22an Donostian jaiotako margolari gipuzkoarra.

Jose Camps, Sanchez-Guardamino, Ascensio Martiarena eta Jesus Gallegoren ikaslea. Arkitektoa, 1971n graduatu zen Madrilen, eta Arte Ederren Akademian eta Arte Ederren Zirkuluan ere ikasi zuen. 1981ean Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan lehen saria jaso zuen.

Bakarka egin ditu erakusketak, besteak beste, Donostian, Zumarragan, Beasainen, Errenterian, Iruñean, Las Palmasen edo Baqueira Bereten. 1991tik bere jaioterriko Delta-Arte galerian egin ditu erakusketak. Iruñeko, Bartzelonako, Malagako, Miamiko, Connecticuteko eta New Yorkeko galeriek ere Abalosen lanak dituzte.