Igerilari donostiarra. 1971n, 15 urterekin, urrezko dominak lortu zituen Lugon, Kantauriko Jokoetan, 100 eta 200 metro bizkar estiloetan. Hurrengo urtean Espainiako jubenilen txapelketa lortu zuen bizkar estiloko 200 metroetan, Valentzian. Eta 1973an, Santanderren, Kantauriko Jokoetan, berriz ere Lugoko garaipen berberak.
