Pianista gipuzkoarra, 1954an Azkoitian jaioa.
Donostiako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, pianoan eta ganbera musikan lehen sariak lortuz. Pedagogo gisa, Ileana Kotrubas, Isabel de Penagos eta Gabriel Bacquierrekin kolaboratu du, besteak beste. Toulouseko Nazioarteko Lehiaketako piano-jotzaile ofiziala 15 urtez, eta OLBEren opera-denboraldiko eszenako musika-zuzendaria. Bilboko Kontserbatorioko irakaslea, Maggio Florentino eta Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu izan du askotan. Ileana Kotrubas, Margaret Price, Elena Obratsova, Denis O'Neil edo Ainhoa Arteta bezalako pertsonaien laguntzaile eta koantzezlea. 2001ean, egoitza Donostian duen Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegi berriko zuzendari izendatu zuten.
