Futbola

1. SENA, Miguel

Futbolaria. 1909an, bera buru zuten futbolariek Txirrindulari Kluba utzi eta "Foot-Ball Elkartea" sortzea erabaki zuten. Sozietate berria urte horretako irailaren 7an sartu zen indarrean. Diseinu bikaineko Elkarte berriaren armarria Alfonso Sena jokalariari zor zaio, "Poto" Sena izenaz ezagunagoa dena, Dorda margolariaren lankidetzarekin. Beste Sena bat, Miguel, Realeko lehen kapitaina da, eta Realeko "arima nagusia" da. Honek Ingalaterran ikasi zuen eta hortik datorkio Britainia Handiko "sport" zaletasuna. Haren ordez Zabala arituko da, etorkizun handiko jokalari gaztea.

Antonio BENGOECHEA