Instrumentugilea

1. Sabadie, Ricardo

Konpositore donostiarra, 1926ko apirilaren 16an jaioa, jaioterrian hil zen 2009ko azaroaren 23an.

Harmonia eta Konposizio ikasketak Francisco Escuderorekin egin zituen. Bere lanen artean, Suite Sinfoniko bat hiru denboratan eta Piano eta Orkestrarako Kontzertu bat daude, hainbat obra koralez gain. Hainbat kantu eskaini dizkio bere jaioterriari eta, horrez gain, poema libururen bat ere argitaratu du. Hala ere, bere lanik ezagunena, zalantzarik gabe, Real Sociedad de Futboli eskaini zion Biribilketa Ereserkia da: Txuri Urdin.

  • ASTIGARRAGA, M. (trans.) eta ANSORENA, J.I. (testuak): Biribilketa, 1. liburukia (akordeoirako bertsio errazak). Donostia: Seraphin duoa, 2000.