Margolari donostiarra. 1969ko udan, Gipuzkoako Emakume Margolarien lehiaketan sari bat lortu zuenean hasi zen ezaguna izaten. Aurtengo abenduan, lehen aldiz bakarkako erakusketa egin zuen, Donostian. 1970ean, Gipuzkoako Emakume Margolarien II. Lehiaketan, bigarren saria lortu zuen. Pintura abstraktu samarra da, baina ñabardura figuratiboak ditu, eta asmo bat ageri da obra osoan.
