Biografiak

1. OLANO, Juan Martinez de

XV. mendeko Gipuzkoako banderizoa. Juan Carlos Guerrak honela dio: «Juan Martínez eta Pedro batxilerra, haren anaia, Azkoitiko bizilagunak, 1448an ganboatarrekin Arrasateko erasora joan zirenak. Batxiler hori eta bere seme Juan, ahaide nagusiek izenez desafiatu zituzten, 1456an Gipuzkoako hiribilduei egindako desafioan, Azkoitiko Santa Kruz kofradiakide gisa». Erref. Juan Carlos Guerra