Donostian (Gipuzkoa) jaiotako ANVko militantea. Bere alderdiaren Batzorde Nazionalean sartu zen 1933an eta 1936koan jarraitu zuen, Gipuzkoako Fronte Popularraren Defentsa Batzordean Komunikazio, Informazio eta Propagandako batzordekide gisa parte hartuz. Halaber, Euskadiko Auzitegi Militarreko bokala izan zen, eta Euzko-Indarreko lehen komandantea. Caracasen (Venezuela) hil zen.
