Naturalista, idazle eta kazetari ingelesa. 1862ko otsailaren 15ean jaioa. 1920ko maiatzaren 6an hil zen.
A vagabond in Spain lanaren egilea (Londres, 1895). Gipuzkoan eta Nafarroan egon zen 1894an; Irundik sartu eta Donostia, Andoain, Tolosa, Betelu, Lekunberri, Iruñea, Tafalla, Erriberritik igaro zen, Aragoira Ebroren ibilbideari jarraituz. Tuterara arte ia ez da gelditzen. Hiri horri espazio handia eskaintzen dio, eta Bardeek biziki hunkitzen dute, "alabaster desert" deitzen baititu. Oso modu laudoriosoan hitz egiten du emakume nafarraz.
Erref. Elizalde: "Nafarroa Literatura Erromanikoetan", III.