Pianista gipuzkoarra, Eibarren 1962an jaioa.
Pianoa ikasi zuen Donostiako Kontserbatorioan, non karrera amaierako lehen saria lortu zuen, eta hobekuntza ikasketak egin zituen Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan.
Bere ibilbidean zehar, sari hauek jaso ditu: Radio France 1978an, "Auguste Zurfluh" 1979an, "Baude Blancher" 1980an, Rosa Sabater (Compostela 1984) eta Albacete Hiria 1984an.
Parisko Berlioz aretoan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Langueais-eko Nazioarteko Musika Jardunaldietan eta abarretan jotzera gonbidatu dute. eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera kontzertuak eskaini ditu Alemania eta Austriako hainbat hiritan.
Maruxa Llorente Donostiako Kontserbatorioko piano irakaslea ere bada.
