Pintoreak

1. Lesgues, Robert

1912an jaio eta 1974ko abenduaren 2an hil zen margolari lapurtarra.

Baionako Bonnat margolari handiaren eskolan hasi zituen marrazketa ikasketak. Ondoren, Paris izan zen Arte Ederren Eskolako ikasle libre gisa izan zuen jarduera artistikoaren erakargarritasun eta gune nagusia. Vlamincken aholkuei jarraitu zien. Ijitoen pintoreak deitu dio. Erakusketa arrakastatsua egin du Gasteizen Ezquerra anaien arte aretoan eta ondoren Udal Aurrezki Kutxaren Kultur Aretoan. Donostian bizi izan zen, eta hantxe izan zuen estudioa.