Argazkilari gipuzkoarra, 1944an Donostian jaioa.
FIAPeko (Argazkigintza Artearen Nazioarteko Federazioa) maisua, Nazioarteko Federazioan eta Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioan aritu da urte luzez. Argazki asko argitaratu ditu hainbat argitalpenetan eta Indalecio Ojangurenen argazki artxiboa berreskuratzen laguntzen du. Ikertzailea da, "polaroid"-ak manipulatzen ditu, olio-ukituak ematen dizkie lupa bat eta argi zuzena erabiliz irudiaren gainean.
