Aktoreak

1. Biguri, Kike

Aktore gipuzkoarra. Beasainen jaio zen 1964ko uztailaren 9an.

Donostian eta Madrilen ikasi zuen interpretazioa. TVEn hasi zen, eta, ondoren, hainbat telesailetako kapituluetan hartu du parte: Policías, Periodistas, Hospital Central, Club de la Comedia, Cuéntame... Bestalde, ETBn Goenkale, Teilatupean eta Sorgiñen Laratza eta Metrópolis saioetan parte hartu du, besteak beste.

Antzerkiaren munduan lan handia egin du bakarrizketa komikoen alorrean eta Kafe-Antzerki emanaldietan. Zinemari dagokionez, Daniel Kalparsororen A ciegas y Pasajes eta Horas de Luz filmaketan parte hartu dut.