Donostian jaiotako margolari gipuzkoarra. Autodidakta.
1972an bi margolan erakutsi zituen Donostiako San Telmo Museoan, Gipuzkoako margolariak erakusketa kolektiboaren baitan.
1980an, Donostian bizi zen Victoria Montolivo margolari argentinarrarekin ezagutzak zabaltzea erabaki zuen, eta 2000n, Michael Ramos margolariarekin.
2005eko ekainean Hernialdeko Ostatuko hormetan teknika inpresionistako olioak erakutsi zituen; paisaiak eta itsasokoak.
