Eskultoreak

1. Alexandre, Louis Joseph

Magnaten (Aube) 1849ko abenduaren 15ean jaiotako eskultore frantsesa. Troyesen ikaslea izan zen. Soldadutza bukatu ondoren, eskultura tailer bat sortzen du Pauen, eta inguruko artisten topaleku bihurtzen da. Euskal Herrian egin dituen lanen artean, Donostiako Diputazioaren eraikinaren kanpoko dekorazio-eskultura eta Baionako (Lapurdi) Justizia Jauregikoa daude.

Cfr. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux. Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).