Kontzeptua

Kutxa

Baserrietan ezinbesteko altzaria izan da laborea eta ogia ez ezik arropa zuria ere gordetzeko. Barruan, saihets batean, kutxatila izaten zuen, kutxa txikiago bat; luzera eta sakonera hamabost bider hamabost zentimetrokoa izaten zen. Gordailutxo horretan edukitzen zen hazi hautatua aldizkako ereitearen bitartez uztei iraunarazteko.