Politikariak eta Kargu publikoak

Beloki Guerra, José Ramón

1947an Legazpin jaiotako politikari gipuzkoarra. Arantzazuko (Gipuzkoa), Foruko (Bizkaia), Zarauzko (Gipuzkoa), Erriberriko (Nafarroa), Batxilergo, Filosofia (hiru urte) eta Teologia (bi urte) eskoletan ikasi zuen 1969 - 1971 bitartean. Enpresa Zientzietako Lizentziaturako hiru urte (Deustuko Unibertsitatea).

Bere ibilbide politikoa 60ko hamarkadaren amaieran hasi zuen klandestinitatean, ELA-MSEko kide bezala. 1970 eta 1971 artean Donostiako Herri Irratian lan egin zuen, 1971tik 1974ra bitartean administrazio buru eta esatari izan zelarik. Radio San Sebastianen ere izan zen, euskarazko programazioaren arduradun, editore eta programa ugariren aurkezle, 1974 eta 1980 artean. 1977ko urriaren 16an "Kilometroak" ekimenaren lehen edizioan parte hartu zuen. Herri Irratian albistegietako zuzendari eta zuzendariorde izan zen. El Pais egunkariko korrespontsala (1980 - 1983).

1983-1984 urteetan Lehendakaritzako eta Eusko Jaurlaritzako Komunikazio Kabineteko buru izan zen, Carlos Garaikoetxea (EAJ) buru zuela. Gero, Donostiako Enpresa Garapenerako Zentroko Komunikazio Arloko zuzendaria (1984-1985) eta EITBko Albistegietako zuzendaria (1985-1990) izan zen. Deia egunkariko zuzendariordea, Gipuzkoako edizioaren arduraduna eta iruzkingile politikoa izan zen. Urtebetez, ETBn "Ezbaian" Eztabaida Programa aurkeztearekin bateratu zituen helburu horiek (1990-1991). Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aholkularia eta Euskarazko Egunkari baten Proiektuaren Azterlanaren arduraduna izan zen.

1991 - 1995 urteen artean, Eli Galdos Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteburu izan zen (EAJ-PNV). ). Eta alderdi bereko Roman Sudupe Diputatu Nagusiaren Kabineteko 1999ra arte. Urte horietan hainbat mintegitan parte hartu zuen, batez ere gai hauen inguruan: "Garapen Estrategiak eta eskualdeen arteko lankidetza", "Mugaz gaindiko Lankidetza", "Hiri Garapeneko Estrategiak", etab.

1999 - 2003 bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia eta Turismo Departamentuko diputatua izan zen, eta 2003 - 2004 bitartean, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko diputatua. 2004an EAJ-PNVren Gorteetako diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan.

2005eko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztutako Somos vascos (Dèria editors) liburuaren egilea da, Iñaki Anasagasti eta Josu Erkorekarekin batera. Victor Alexandre idazle kataluniarrarena eredu gisa erabiltzen duen elkarrizketa eta hausnarketa lana Yo no soy español, katalan identitatearen baieztapen bat.