Madrilgo Errege Jauregiko kapera-maisua. Logroñon jaio zen 1795eko apirilaren 14an. Madrilen hil zen, 1855eko apirilaren 12an.
Umetatik bizi da Donostian, aitaren aldeko Santa Mariako organista izendatu zutelako. Hamar urte eskas zituen San Bizenteko organista izendatu zutenean. Bilboko Santiago organujole plazarako opositorea izan zen. Parisen burutu zituen ikasketak Henz, Kalkremeer eta Rossini maisuekin.
1828an Donostiara etorri zen Fernando VII.aren eta bere emaztearen aurrean jarduteko, hauek hiria bisitatu zutenean. 1830ean Santa Mariako organista izendatu zuten. Biolin kontzertuak eman zituen Santa Katalina aretoetan eta Aranjuezko Errege Jauregian. Musika Kontserbatorioa sortuta, piano eta akonpainamenduko maisu izendatu zuten. 1839an, Errege Kaperako lehen organo-jole bezala ikusten da. 1840an bere Piano Metodoa ofizialki irakaskuntzarako onartua izan zen. 1841ean Isabel II.aren piano maisu izendatu zuten. Udak Arechavaleta, Santa Ageda eta Alzolako bainuetan igarotzen zituen. 1830ean Jose Vicente Echegarayren Eguerritako kantak abestu zituen. Hil zenean, Juan Ignacio de Iztuetaren dantza liburuko musika eta kantuen ordenazioa idatzirik utzi zituen.