1847an Azpeitian jaiotako organo-fabrikatzaile gipuzkoarra, 1912an hil zen.
Tailerrak izan zituen Valentzian, Bartzelonan, Azpeitian eta Hernanin. Besteak beste, Sevillako (1903) eta Oviedoko (1906) katedraletako organoen egilea. Halaber, Bartzelonako zenbait elizatarako piezak eraiki zituen, Güell jauregirako (1892) eta Montserrateko monasteriorako (1896).
1882 eta 1912 artean euskal eliza ugariren organoak eraiki zituen. Horrela, Durangoko Santa Ana, Guardiako Santa Maria de los Reyes, Iruñeko San Zernin, Barakaldoko San Bizente, Azpeitiko San Sebastian de Soreasu, Errenteriako Santa Maria de la Asunción, Gasteizko San Migel, Bilboko San Bizente Martir, Artzain Onaren katedrala.
Amezua XX. mendearen lehen erdian lanean jarraitu zuten organogile belaunaldi oso baten maisua izan zen. Pau Xuclá, Lope Alberdi, Gaitá Estadella, Francesco Aragonés, Leocadio Galdós, Luciano Cauqual, Fermín Olaciregui, Carmelo Loinaz, Julián Elizburu, Rafael Puignau, Pere Pagés, Martí, Blas Beracoechea.