Literatoak

Astete, Gaspar de

Idazle eta apaiza. Salamancan 1537an jaioa, Burgosen hil zen 1601ean.

Jesusen Lagundian sartu zen 1555eko uztailaren 1ean. Latina irakatsi zuen eta nobizioen irakasle, erretoreorde, konfesore, predikatzaile eta Burgosko eta Villimarreo ikastetxeetako erretore karguak izan zituen. Gaztaroaz, sendiaz eta bizitza erlijiosoaz idazlan batzuk idatzi zituen. Bere funtsezko lana 1598an inprimatu eta europar hizkuntza guztietara itzulia izan zen Doctrina Cristiana da. 1609an Iruñean euskaraz argitaratu zen, baina bibliofiloengatik aipatua bada ere ez da ezagutzen.

Doktrina hori hainbat alditan euskaratu zen. Aipa ditzagun Agustin Kardaberatzek (1760), Juan Cruz Echeverriak (1822), Juan Antonio Mogel gipuzkoarrek (1805) eta Pedro Antonio de Añibarro bizkaitarrak (1802-3) egindako itzulpenak eta ere Doctrina Christiana, Juan de Irazustak euskaratua izan zen, Iruñea, Jose Joaquin Martinezen Irarkolan, 1739an, 36 orr.

Erreferentzia. Perez Goyena, Ensayo de Bibliografía Navarra, II eta III lib., 42 eta 456 orr.