Zuzendariak

Canoura Echeveste, José Antonio

1942ko uztailaren 29an Hondarribian jaiotako zuzendari gipuzkoarra.

Bere jaioterrian hasi zituen musika ikasketak Fermin Azpiazurekin, eta Donostiako Musika Kontserbatorioan garatu zuen prestakuntza Primitivo Aspiazu, Ramon Usandizaga eta Francisco Escuderorekin, besteak beste. Flauta eta pianoa menderatu zituen, eta Irungo Udal Bandako flauta bakarlari gisa egindako lana nabarmendu behar da. Talde horretako zuzendari titular izendatu zuten 1976an. Halaber, Irungo Musika Akademian irakasle eta zuzendari ere izan zen.

  • ARINA, J.M. : Irun musikal fotografikoa, Biografiak XIX. [Donostia: Probintziako Aurrezki Kutxa], 1989.