Donostiar soprano garaikidea. Ikasketak Maria Teresa Hernandezekin egin zituen Donostian eta Nina Polonskarekin Parisen. Musika errenazentista eta barrokoaren interpretazioan espezializatu zen.
Bakarlari gisa egin zuen emanaldia hainbat alditan koka genezake.
1949-1960koaren ezaugarri nagusia da talde hauekin batera jardun zuela: Etorki, Stella Maris eta Uso Txuri abesbatzek 250 emanaldi inguru eskainiko dituzte, Euskal Herria, Madril, Frantzia, Herbehereak, Erresuma Batua, Alemania, etab.
1961-1965 aldian, Nadia Sauvageren Compagnie Grand Siècle delakoan aritu zen, eta Parisen ere jardun zuen: Champs Elysées, Teatre Lutecia eta Frantziako beste hainbat herritan. Melungo kartzelan kantaldi bat abestu zuen Elena Polonskak harparekin lagunduta. 1965eko abenduaren 20an Donostiara itzuli zen arte, 1700 emanaldi egin zituen.
1966tik 1980ra. Donostiako Ganbera, Iruñeko Santa Zezilia, Madrilgo Ganbera, Donostiako Talde Barrokoa eta Donostiako Kontserbatorioko orkestrekin batera jotzen den garaia da. Musika sakratua: Pergolessi, Britten, Solivet, Mozart, Haendel, Vivaldi, Bach, etab. 1981ean, Azkoitiko Jauregian egindako Errege Harrera nabarmendu behar da, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginak, Garaikoetxea lehendakaria, Ramón Labayen, P. M. Echenique, F. Zabala, Jesús María Leizaola, J. I. de Uria eta euskal kulturaren hainbat ordezkari, hala nola Jose Miguel de Barandiaran, Pierre Laffite, Koldo Mitxelena eta zerrenda luze bat. Garai honetan Bilbon egindako emanaldia nabarmentzen da, Alfredo Krausekin batera Rigoletto operan. 1985ean Eusko Jaurlaritzaren "Herriz-Herri" antolakuntzan aritu zen, euskal herri eta hirietan zehar kultura zabaltzeko errezitaldiak.
Irratian eta telebistan, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Espainian eta Euskal Telebistan aritu da, eta hainbat grabazio egin ditu.
1995ean, Eresmin ganbera-abesbatza sortu zuen. Erdi Aroko eta Errenazimenduko abestiak ditu errepertorioan, eta 2011ra arte zuzendu zuen.