Kantu irakaslea eta abesbatzen zuzendaria. Irunen jaio zen 1885eko urtarrilaren 28an eta 1975ean hil zen.
Donostiako Orfeoiko emakumeen abesbatzan izan zuen hastapen artistikoa; Secundino Esnaola maisua, koru-masaren zuzendaria, izan zuen irakasle, eta Madrilen, Ignacio Tabuyo. Aipatutako Taldearen bakarlari kontraltoa izan da, eta arrakasta itzelak lortu ditu, bai herrialdean, bai atzerrian; bere eskola landuagatik, bolumen handiagatik eta ahots zabalagatik goraipatu dute.
Oposizio bidez, Gipuzkoako hiriburuko Udal Musika Kontserbatorioko kantu katedra lortu zuen, bere dizipulu abeslarien artean balio handikoak izanik. 1943an "Maitea" abesbatza sortu zuen, ahots zuriz, eta hainbat sari eta garaipen lortu ditu, batzuk gure aberritik kanpo. Hernández Usobiagak Alfontso X.a Jakitunaren Gurutzea du, Donostia Hiriko zilarrezko domina (baita Maitea Abesbatza ere) eta Frantziako Palma Akademikoak.