Écoles basques

Trintxerpeko Ikastola. Pasaia

Trintxerpeko ikastola 1979-66an hainbat guraso eta euskaltzaleen ekimenez sortu zen. Hauen artean Egiatarrak eta hauen artean bereziki Andoni Egia, euskaltzale amorratua eta Antxoko ikastolan eta Donibaneko ikastolan ere lan handia egin zuena. Ikastolak aurreneko egoitza Bordatxo Elkarteko geletan izan zuen.

Karmele Laka izan zen Trintxerpeko ikastolako lehen andereñoa. Lehen urteak bakarrik egin zituen, Gurutze Urresti andereñoa ere ikastola sortu eta berehala bertan hasi zen. Urte haietan ikastolan haur guztiak lurrean eserita egoten ziren, eta Xabiertxo eta Martin Txilibitu ziren eskuartean zeuzkaten liburu bakarrak. Modu batean edo bestean haurrei irakurtzen eta idazten irakasten zieten.

Hasieratik arrandegi kaleko goiko aldean, Gran Soleko zinea zenaren parean egon zen. Lokal horretan ordurako kultur elkarte bat zegoen, Bordatxo elkartea. Elkartean zegoen jendea konfiantzazkoa zen eta horregatik beraiei eskatu zitzaien ikastola bertan zabaltzeko baimena.

Ikastolako egoitza hiru zatitan banatua zegoen bionbo batzuekin. Alde batetik 3 urtekoak zeuden, gero 4 eta 5 urtekoak elkarrekin eta azkenik lehenengo eta bigarren mailakoak. Beste ikastolekin elkartzen zirenean haur batzuk autobusean etortzen ziren, San Pedro eta Herrerakoak batez ere.

Trintxerpeko ikastolak gurasoek egindako lanari esker iraun zuen. Gurasoen lan horrek Lizeoa sortu eta ondorengo urteetan ere jarraitu zuen. Trintxerpeko ikastolaren egoitza aldatu egin zen Lizeoa sortu ondoren eta gaur Musika Eskola dagoen Andonaegiko Jauregian egon zen. .

1976an Lezoko Ikastolaren titular berria izendatzen da, Gaztetxulo S.A., aldaketa honen zergatia zera izan zen, Pasai Antxo, Donibane, S. Pedro, Trintxerpe eta Lezoko ikastolen elkartzea. 1979an Donibanen Lizeo berria egin zen, ikastola guztian elkartuz.

  • Pasai-Lezo Lizeoa. Ibilbide baten historia. Pasaia: Pasai-Lezo Lizeoa, 2001.
  • Agirre, P. Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala, 2012.