Écoles

Nuestra Señora de Guadalupe Ikastexea. Hondarribia

Ikastetxe hau Gipuzkoako beste zentroekin konparatuz bi ezaugarri propioak izan zituen: jarduera erlijiosoak eta autoritateekin mantendu zituen harremanak. Lehenengoari dagokionez bisita asko jaso zituen, hau da, Hondarribiko ikastetxera Usurbilgo Anaiak askotan joan ziren, San Asensioko Zuzendariordea, Alkatea, "Escolasticado-ko" Zuzendaria, Bartzelonako Prokuradorea, Argentinako misiolari bat, Andoaingo Anaiak, Bilboko Ikuskatzailea, Zaragozako Anaiak, Anaia laguntzailea, Sestaoko eta Barakaldoko Anaiak, La Salleko apaizgaiak eta Iruñako Erreformatorioko Anaiak. Amerikatik apaiz bat etorri zen Hondarribira eta Anaien metodologiarekin harrituta geratu zen. Apaiz honen iritziz, Amerikan hamahiru urte arte "umeek ez daukate garapen intelektuala eta hemen Hondarribian, zuen ikasleek izugarri garapen intelektuala daukate". Baina dakigunez, Hondarribia herri oso polita da eta erakargarri handia zeukan bisita bat egiteko, ondorioz La Salleko beste ikastetxe batuek txangoak antolatzen zituzten herri hau bisitatzeko.

Ikastetxeak jendearen esker ona zuen eta irudi hau bere bizitzan zehar mantendu zuen. "Izen propio" batzuk izan zituen, esaterako, "parrokiako eskola pribatua eta diru-laguntzarekin"; "lehenengo hezkuntzako eskola eta diru-laguntzarekin"; "lehenengo hezkuntzako eskola aintzatetsita eta diru-laguntzarekin" zeinek, gainera, "ikasgai partikularrak" edo "ikasgai ordainduak" ematen zituen. Hau da, egiten zituzten ikasketak lehenengo hezkuntzakoa ziren eta ikasleak ondo prestatzen zituzten. Jarraian Irungo San Marcial eskolara edo La Salle Enea lanbide heziketako eskolara joaten ziren.

Beste aldetik matrikula beti mantendu zen, gutxienez ehun ikasle zeuden eta gehienez, 1956 urtean gertatu zen bezala, ehun eta hamaika izan ziren. 1961ean beste gela bat ireki zuten txikienentzat eta momentu hartan ikasle kopurua 177 izan ziren.

Ikasleen eredua ondorengoa zen: baserritarren edo arrantzaleen semeak ziren eta gehienetan gurasoen lanbideak egiten zituzten, arrantzaleak batez ere, hau da, arrantzaleak baina kultura handi batekin.

Jarduera eskolarrei buruz dauzkagun berriak eskasak dira, baina 1955ean eta 1956an ikasleen lanak, publikoari erakutsi zioten eta haietako iruzkinen bat "klasista" samar izan zen "erakutsitako lanak oso onak dira, izugarriak, oso finak eta gustu handiarekin; benetako artistek egindakoak. Eta guztiko ikaragarriena, mutil hauek, zeintzuk zerbait izango direla erakusten diguten, arrantzale apaleko semeak dira, baserritarren semeak, langileen semeak".

Eskolak, udan, jarduera desberdinak antolatzen zituen eta Hondarribira oporrak pasatzera etortzen zirenak, aukera bat zeukaten jarduera haietan parte hartzeko. Dakigunez lasalianotar zentroetan kirol ekintzak antolatzen zituzten, ordea, Hondarribiko ikastetxean kirol ekintza hauek ez zituzten antolatzen, 1957an egin zutena izan ezik eta 1960koa, noiz txirrindulari karrera bat antolatu zuten. Nuestra Señora de Guadalupe-ko umeei musika gehiago gustatzen zitzaien eta urtero koroak Gabon-kanta txapelketetan parte hartzen zuten, emaitzak oso onak izanez. Emaitza onak maiz lortzen zituzten eta, ondorioz, Anaiek merienda on bat, bidaiak edo txangoak oparitzen zizkieten.

Bizitza erlijiosoa oso ospetsua izan zen Hondarribiko ikastetxean eta erlijioso jai guztiak ospatzen zituzten. Gertaera hau azpimarratzeko, nahiz eta zerrenda oso luzea izan, erakutsi nahi dugu: "Octavario del Niño Jesús", "Kongregazioan hastea", "Candelariaren prozesioa", "Benildo jainkojale eguna", "Santu Fundatzailearen eguna", "Santo Tomas de Aquino eguna", "Ramos prozesioa", "San Jose eguna", "Jesusen Bihotzaren eguna", "Nuestra Señora de Guadalupe eguna", "Gurutze eguna", "Domu Santu eguna", Loreen hilabetea", "Sortzez garbiaren eguna", "San Blas eguna", "Nuestra Señora de Lourdes eguna", "Nuestra Señora de las Escuelas Cristianas eguna", "Opilan eguna, San Markos eguna", "Corpus Christi", "Errautsen ezartzea" "Marairen Bisitazio eguna", "Karmengo eskapularioaren ezartzea", "Salomon jainkojale eguna", "Trinidad Santuaren eguna", "Gerra Zibilean zendutakoengatiko meza", "Garizumaren ostirala", "Hilabeteko lehenengo ostirala", "Virgen del Pilar eguna", "Hedapeneko munduko igandea", "Nuestra Señora de los Dolores" eta bukatzeko zerrenda luze honekin beste ospakizun bat, "Iluntasunen Prozesioa". Ikusten dugunez, bizitza erlijiosoak garrantzi neurrigabea hartzen zuen eta ez daukagu daturik gertaera hau azaltzeko, baina, agian, ikastetxearen tamainagatik edo apaiz-parrokoaren eraginagatik, nork erantzukizun berezi bat zeukan fundazioaren gordetzailea izateagatik, baina egia esan egoerak bere fruituak eman zituen bokazio erlijiosoetan. Ordea, hau hipotesi bat besterik ez da.

Lehenengo urtean lau Anaia irakasleak izan ziren eta beste urteetan hiruk jarraitu zuten. Haiek guztiek betiereko botoak zituzten eta maisuak ziren. Daukagun informazioetatik badakigu ikastetxean Komunitate bat sortu ez zutela eta, ondorioz, egunero Irunetik joaten ziren Hondarribira klase ematera.

Eskola honek beste ezaugarri bat zeukan: Anaiek eta ikasleek bidai eta txango asko egin zituzten. Hori dela eta, gurtza-lekuetara joaten ziren, esaterako Eibarreko Arrate Santutegira, Hondarribiko Nuestra Señora de Guadalupe-ko baselizara, Debako Itziar Santutegira, Nafarroako Xabier Gaztelura, Azpeitiko Loiola Santutegira, Oñatiko Arantzatsu Santutegira, Urkiolako San Antonio Santutegira, Irungo San Martzial baselizara eta txango "zibilak", hau da, Zestoara, Donostiara, Santimamiñera, Barakaldora, Elgetara edo Aralarrera.

Anaiek, urtero "Ariketa Espiritualak" eta "Erretiroak" egiten zituzten, batzuetan Bilbon, beste batzuetan Donostian, baina 1958an Erlijio azterketa bat egin behar izan zuten eta hurrengo urtean La Salle eneako Kaperaren Aldarearen Sagarapenean parte hartu zuten. 1961ean Irungo "Iluntasunen Prozesioan" parte hartu zuten, Eukaristiko Kongresu batera joan ziren eta Pilar Birjinaren prozesioan izan ziren. Prozesio honi buruz hurrengo hitzak irakur ditzakegu "abangoardiaren segizioa gure mutilek betetzen zuten eta agindu, erruki eta antolakuntza-hunkibera manifestazio bat izan da. Karabana Hondarribiko estu eta bihurri kalezuloak pasatu denean, gaueko itzalak lagundua, lilura poetikoa eskaintze zuen, euskara funts garbienekoa". Dirudienez, 1961eko jarduera erlijiosoak Domu Santu egunean bukatu zuten. Egun hartan hilerrira joan ziren "dei gorenaren itxaronaldian betiko bizitara gehitzeko". 1963an Hondarribiko Anaien jarduera erlijiosoak bukatzen ziren, noiz Irunen "matutiak" egiten zituzten.

Laburbilduz, ikastetxe honek hiru ezaugarri izan zituen: informazio gutxi dago zentro honi buruz, urte gutxi irekia izan zen eta jarduera erlijiosoa frenetikoa, jarduera akademikoaren gainetik.

Ohitura bat zenez Anaia Ikuskatzailearen gomendioak hiru alderdi zituzten: akademikoa, erlijiosoa eta harreman pertsonaletakoak. Lehenengo gomendioak ez ziren 1958 urtera arte iritsi, noiz Anaia Ikuskatzaileak Komunitatera jo zuen. Une hartan jarduera akademikoak hobeto prestatu behar zituztela esan zien Anaiei, Anaia Zuzendariaren oniritzia izanez. Honek, Zuzendariak hiruhileko programa antolatzen zuen eta, bide batez, Anaiei animoak ematen zizkieten ikasle helduagoekin beste irakaskuntzak hasteko, hau da, ikasgai berezi bat arrantzari edo marinelei buruz. Dirudienez, Anaiek, Zuzendariari eta Anaia Ikuskatzaileari kasu egin zieten 1964ean Zuzendariak Anaia Ikuskatzailearen zoriona jaso zuelako patroi eta arrantza-pilotuen ikastaroak antolatzeagatik eta antolatutako ikastaro haiek Anaia Ikuskatzailearen gustukoak izan ziren Zuzendariari Arrantza Tekniko Eskola bat eraikitzeko esan ziolako. Baina zorion honek beste gomendio bat zeraman, alegia, Anaia Ikuskatzailearen gomendio berezi bat, "oso ondo dago egin duzuena, baina ikastaro horiek aprobetxatu behar dituzue ikastaro erlijiosoren bat sartzeko". Azken hauetatik kezka handia zen eta hori argi ikusten da 1962ko txostenean, noiz Anaia Ikuskatzaileak beste gomendio bat "eskaintzen" zien Anaiei: "zuen emankortasuna eta zuen giza eta erlijioso kalitatea findu egin behar dituzue; ezin duzue beharrezko prestaketa kulturala utzi eta zeregin honek eskatzen dizuenari erantzun bat eman behar duzue, zereginak bere garapenaren erritmoa ezarriko dizuelako: ikasketa hori, erlijiosoa bereziki, hobetze didaktikoa". Gomendioen arloan beste ikastetxetan bezala atsedenetan eta komunetan ordena eta diziplina mantendu behar zutela gomendatzen zieten, baina kasu honetan gomendioa urrutiago zihoan: "atsedenaldietan lagundu haurrak komunetaraino gune haiek arrisku handiak sortzen zituztelako".

Gomendio erlijiosoetan, espero dezakegunez, zabalak izan ziren Hondarribiko Nuestra Señora de Guadalupe ikastetxean. Egunero "Ariketek" ordu eta erdi irauten zuten, Arrosario kontuan izan gabe. Gainera, Anaia sukaldariak bere zereginak egin behar zituen beste ordutegi batean, baina "Ariketak" beste Anaiek egin zituzten aldi berean egin behar zituen. Beste aldetik, tematzen zitzaien katekismo irakaskuntzarekin, ikasturte osoan zehar, eta minutu bat kendu gabe, nahiz eta katekismoak lau ordu eta erdi zituen. Jarduera erlijiosoak egitera gonbidatzen zuten eta, esate baterako, 1954ean "Jesusen Bihotzaren Kongregazioa" antolatu zuten.

Anaia Zuzendariak ere gomendio pertsonalak jasotzen zituen, hau da, "Anaiak errenditzean jasotzea", bokazioen gaiak Anaiekin hitz egiteko, Anaien errukia bizkortzea, hileko "Erretiroak" antolatzea eta beraien katekistako prestakuntza ondo zaintzea. Baina hori ez zen dena. "Año Santo Mariano" antolatzea eskatu zion eta lan katekistakoak gehiago Anaien eskuetan jartzea. Aukera ez zuen galdu eta, bide batez, "Arrosario Santu-aren" otoitza egunero egin behar zuten klasean, baina Katekismoari minutu bat kendu gabe. Gertaera hauekin Hondarribiko ikastetxeak erlijioari ematen zion garrantzia ikus dezakegu.

Hirugarren arlotan, harremanetakoetan, Anaia Ikuskatzaileak Anaiak zoriondu zituen zentroko harremanak estuak eta lagungarriak zirelako. Ordea, noiz behinka, Anaien iritziak desberdinak ziren eta "gatazkatxoak" sortzen ziren, horrexegatik Anaia Ikuskatzaileak "desberdintasun horiek Komunitatetik desagertu behar zirela" esaten zien Anaiei eta animatzen zituen noiz "sakrifizio hau bedeinkapen guztiak ekarriko dizkizue eta Komunitatearen urriak ordezkatuko ditu" esaten zienean.