Écoles

Los Angeles ikastexea. Donostia

Anaiek egoera politika ere aztertzen zuten, batez ere II Errepublikaren garaian. 1931ko apirilaren hauteskundeak ondoren bere barrurako esaten zuten:

"sektarioek osatutako gobernu berriak Eliza eta erlijiosoen jazarpenari ekin zion. Gobernuak babestutako jendailak Madrilgo eta beste hirietako komentuak erre eta txikitu zituen. Anaiok "Maravillas" komentuaren txikizioa pairatu genuen. Gure hirian horrelako txikizioak ez ziren gertatu, baina, badaezpada, indar publikoek komentuak babestu zituzten egun batzuetan.Ikasle ohiek haren burua eskaini zuten ikastetxean guardia egiteko, baina ez zen beharrezkoa izan."

Gerra Zibila hasi zenean Anaiak oporretan zeuden Bugedon (Errioxan), ariketa espiritualak egiten eta ondorioz "Frente Popularren arriskuko libre sentitu ziren", nahiz eta etxea Frente Popularrek hartuta zeukan. Hala ere "gure Armada Nazional aintzatsu eta garaiezinaren sarreraz, Anaiek irakaskuntzara bueltatu ziren lasaitasun guztiarekin". Egun hartatik Anaiek jantzi laikoa utzi zuten eta kongregazioaren abituak berriro jantzi ziren.

Anaien Komunitateari buruz, 1911ra arte egunero joaten ziren San Bernardo Komunitatetik "Los Angeles" ikastetxera, baina egun hartatik ikastetxean bertan komunitate bat eskaini zien. Komunitate hau eskolar beharren arabera zabaltzen joaten zen. 1914ra arte Komunitatearen Anaien gehiengoa frantsesa zen, baina momentu hartatik aurrera, zuzendariak izan ezik, Junien Nöel (1911-1914), Leandre Alfred (1914-1920) eta Zoel Marie (1921-1924 eta 1928an) Anaiak euskaldunak ziren. Une zehatz batzuetan zuzendaritzan Anai euskaldunak izan ziren eta are gehiago, istilu txikiren bat izan zen Javier Faustino Anaia iritsi zenean. Istiluak ez zituen beste Anaiekin bakarrik, sortzaileekin ere kristorenak izan zituen aldaketa asko eskolan sartu nahi zituelako eta, bide batez, soldata igoera eskatu zuelako.

Ia Anai frantses guztiek "Brevet" diploma zeukaten eta hau abantaila bat zen Anaien alde. Hori dela eta, 1922tik aurrera "Los Angeles" ikastetxean parte hartzen zutenak Irakasle Eskolako titulua zeukaten eta Komunitatea hartaz harrotzen zen. Baina gertaera guztiak ez ziren Komunitatearen gustukoak. Momentu onenak bizitzen ari denean San Bernardo ikastetxea itxi zuten eta Baionara joan ziren eta Herreran beste Komunitate bat ireki zuten, San Luis ikastetxea sortu ondoren. Gainera, Komunitatea Valladolideko Barrutira eraman zuten eta ondorioz, Baiona-Donostia Barrutia utzi behar zuten. Suposa dezakegu hau ere ez zela Anaien gustukoa, nahiz eta lehenengo gertaerak gogorragoak izan Anaientzat.

"Los Angeles" ikastetxean arrakasta handia izan zuen eskolaz kanpo jarduera batek Schoola Cantorum sormena izan zen, non eskolaren ikasleek parte hartzen zuten. Denboraz korua finkatzen joan zen eta Anaien une berezi batzuetan Schola Cantorum-ak parte hartu zuen. Hori dela eta, Mateo Mujikaren apezpiku ospean partu hartu zuten, zein koruaren arduradun nagusiaren anaia zen. Arantzatsura ere joan ziren eta zortzi egunetan han izan ziren Andre Mariari abesten. Baina 1931n gertaera harrigarri bat gertatu zen. Juan Muñoa Schola Cantorum-aren sortzailea eta zuzendaria, Anaiei kontsulta bat egin ondoren, ondorengo arrazoiarekin korua desegin zuen: "nolabait parrokiaren zuen korrespondentzia gutxiagatik, bere urte askoetan". Erabaki honek inpaktu handia izan zuen eta zurrumurru guztiak apaizen eta parrokiaren fededunen artean izan ziren. Ondorioz, Anaiek eta sortzaileek araudiaren alderdi batzuk aldatu zituzten, batez ere jakiteko korua noren menpe zegoen. Egoera argitu zen eta korua "Los Angeles" ikastetxearen eta San Vicente parrokiaren menpe zegoen. Horrela, beste parrokien gehiegikeriak murrizten ziren.

1913an María Inmaculada-ren Patronatua indarrean jarri zuten. Patronatu honetan goiko mailako ikasleek eta lau ikasle ohiek besterik ez zuten parte hartzen, hau da, hemezortzi parte hartzaile. Hauek helburu bat zeukaten, ikasketak bukatu ondoren egingo zituzten jarduerak ikastetxearekin erlazionatuko ziren. Ordea, Ikasle Ohien Elkartea beranduago sortu zen, 1931n, hain zuzen ere. Lehenengo asanbladara Anai Ikuskatzailea joan zen, Lucène Adrien eta ikastetxeak izan zituen aurreko lau zuzendariak, Nöel Anaia, Alfredo Anaia, Zoel Anaia eta zazpi ikasle ohiak, zeintzuk kongregazioan murgilduta zeuden. Guztira, ekainaren 9an ikastetxeko Areto Nagusian, 260 lagunek parte hartu zuten lehenengo asanbladan. Asanblada bukatu ondoren parte hartzaile guztiak Paz Hotelera abiatu ziren eta han bertan bazkari bat egin zuten.

Ikasleei eta bere jatorri sozialari dagokionez, "Los Angeles"-eko ezaugarri bat matrikula kopurua izan zen, oso egonkorra, batez ere 1922tik aurrera. Klase bakoitzak bere matrikula zeukan eta hau oso orekatua zegoen, ia-ia berdina urte askotan zehar. Hura posible izan zen matrikularen eskari handi zegoela eta aukeraketa bat egin behar zuelako. Horretarako, aipatu dugun bezala, Batzorde bat zen zeinek ikasleen sarrera kontrolatzen zuen. Batzorde honek alta eta baja kopuruak kontrolatzen zituen eta hura urtean behin egiten zuten, baina beste aldetik, eskola honetan sartu nahi zutenak aurreko ezaguerak Batzordeari erakutsi behar zizkioten. Egoera, batzuetan arrisku bihurtzen zen, 1923/24 ikasturtean gertatu zenean bezala, noiz ikasle batzuk "geldirik" geratu zirenean bosgarren kurtsoko urte batzuetan zehar eta beste gradu batzuetara bueltatu behar izan zirenean irakaskuntzak hobeto aprobetxatzeko. Harrigarriki, "Los Angeles" ikastetxean plaza lortzen ez zutenak San Bernardo-an egin zezaketen, baina ordaintzen.

1927/28 ikasturtetik beste eredu bat erabili zuten ikasleak aukeratzeko. Eskaria handia zenez eta betetzea posible ez zenez, irakurtzen dakitenak bakarrik sortzen ziren, horrela ikasturtearen lehenengo egunetatik ondo irakurtzen eta idazten ez zekitenak ez zuten onartzen. Hain zuzen ere, hamabi besterik ez ziren sartzen eta ikastetxean ezin ziren izan sartu eskatzen zitzaiena beste leku batean ikasi arte.

Eguneroko jarduerek betiko curriculuma besterik ez zuten eskatzen, une zehatz batean beharrak ikasten zituzten arren. Hori dela eta, klaseak zabaldu ziren eta behar horiei egokitu zitzaien. Alderdi curriculumean ere bitxia da latineko sarrera, beranduago mintegian sartzen zirenarentzat. Horrela mintegian jada ezaguera batzuekin sartzen ziren, eta bigarren berria euskararen erabilpena irakaskuntzan zen. 1931ko "Historikoan" horrela esaten zuten: "klasetan euskaraz irakaskuntza sartu da horrela komeni izateko". Ikastetxeak beste berezitasun bat zeukan, udan Anaiek ikasleak irakasten jarraitzen zuten eta ikasleek klasean ikasitakoa jarraitzen zuten. Esate baterako 1913ko udan goiko klasetik ikasleek egin zutena, hau da, zereginek autonomia maila bat zeukaten eta asteko ziklo bati erantzuten zioten. Ziklo horretan goiko lehenengo hezkuntzaren curriculumaren irakasgai bakoitza lan egin behar zen. Ikastetxe honi "herriko aristokrazia" sartzeaz salatzen zen bere ikasleak lanpostuak erraz lortzen zutelako ikasketak bukatu ondoren eta hark igoera era esan nahi zuen bere jatorri sozialari dagokionez. Hain zuzen ere, haietako %86a ertaineko, beheko eta herriko klase sozialei zegokion, oso logikoa eskola dohainik zelako.

Nagusi uneetako batean ikasturte amaiera zen, noiz sariak entregatzen ziren. Ekitaldi hauetara parrokiaren apaizak, gotzaina, sortzaileak eta elizaren autoritateak joaten ziren. Ekitaldi horretarako jardueraren programa bat antolatzen zen eta olerkiak, musika irakurmenak eta San Ignazio eta La Salleko San Juan Bautistaren himnoak abesten zituzten ikasleek.