Saskibaloia

1. Zuñiga, Nieves

Gipuzkoako saskibaloi jokalaria, Donostian 1960ko urtarrilaren 15ean jaioa. Emakumezkoen Lehen Mailan jokatu zuen Juven, Donosti, Kaixo, Eroski eta Lasarte-Oria taldeetan. Hemezortzi aldiz izan zen nazioarteko senior mailan, eta Espainiako selekzioarekin parte hartu zuen 1980ko Europako Txapelketan (Jugoslavian) eta 1981ekoan (Italian).