Politikariak eta Kargu publikoak

Zamacola Ocerin, Simón Bernardo

Lehen abizena Iza zuen bederatzi anaiez osatutako sendi baten baitan 1759ko abuztuaren 20an Diman jaiotako politikaren munduan ospetsua izan zen bizkaitarra. Diman 1809ko urtarrilaren 23an hil zen.

Eskribaua eta Jaurerriko erregidorea zen bere osaba Juan de Ormaondorekin bizi zen, Durangon, bere ofizioa ikasiz.

1782an, Dima ordezkatzen hasi zen Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hurrengo urtean, Diman eskribautza lanetan hasi zen eta eskualde mailako bizitzan parte hartze aktiboa izaten ere, baina ez jauntxoek euren bezero-sareen bidez maneiatzen zituzten kontzeju zabalei aurkakoa zitzaien bere jarrerak zalapartarik sorrarazi gabe. 1790eko Batzar Nagusietan, Dimaz gain Lemoa eta gero Axpe eta Arantzazu ere ordezkatu zituen. 1973tik aurrera Arratiako Merindadeko ordezkotza ugari izan zituen eta ganboatarren aldetik Aldundiko bigarren idazkaritza ere.

Frantziarren inbasioan zehar eta Konbentzio gudan, Arratiako milizien kapitaina eta Bizkaiko eta Arabako tertzioen ikuskari nagusia ere izan zen. 1794ko abenduaren 13an Aldundiak Jaurerrian gudariak biltzeko eta Gasteizen Rubi errege-gudarosteen jeneralarekin hitz egiteko agindua eman zion. Rubik frantsesekin bat egindako Gipuzkoako eremuan bere Barroeta Aldamar lagunarekin elkartu zedila esan zion, eta hori dela eta Mariño errege komisarioak salatzailetzat jo zuen.

Iruñan Zamakolak bere egoera argitu arte Nafarroako erregeordearen babesa jaso behar izan zuen. Gudak erakarritako arazoak -berezitasunez eraginkortasun oso gutxi zuen errege gudarosteen eta foru milizien esku zegoen defentsa sistemaren antolaketarik eza-, nabarmentasunez eragin zioten. Egikari horiek gertatu ondoren idatzitako agiriak (bere Juan Antonio anaia, bere Manuel de Oleaga lagun sindikoa) abagune hori eskribauaren buru-osasunak gora behera handiak bizi izaten hasitako garai bezala aipatzen dute.

Guda bukatu ondoren, 1795eko uztaileko bakearekin, aro ezegonkor eta istilutsua zabaltzen da. Herri-entzute handiz bete zituen hurrengo karguak: 1795. urtean Batzar Nagusietan Durangoko merindadeko ordezkaritza, 1798an Ubideko erregidorea eta bertako eta Bakio, Dima eta Arantzazuko ordezkari, Arratiako merindadeko ordezkari eta Otxandioko hiribilduko ordezkari 1799an, eta 1802an Arantzazuko alkate bezala; Arratia eta Bediako merindadeetako Foru Alkatetza 1801etik 1804ra bitartean.

1798 Batzar Nagusietan Zamakolak Konbentzioaren aurkako Gudan erabilitako dirutzen berri eman zuen; berak eta bere taldekideek Bilbok hiriburu bezala beretzako kaltegarritzat jotzen zituen ariel berri batzuk proposatu zituzten. Bestalde, egoki begitandu zitzaion Koroari diru kopuru garrantzitsu bat ordaintzea. Bilborekin zen istilua areagotu besterik ez zen egin 1800eko Merindade Batzarrak Zamakolak esanari jarraituz ariel berriei buruzko botaketa egin zutenean; Godoyrekin Abandon portu berri bat kudeatzeko eman zitzaion aginduak, bilbotarren iraina erabat bere esku hartzea ekarri zion. Berezitasunez, 1801eko abenduaren 31ko ED-k aipatu portua onartu zuenean, Bilbokoaren lehiakide baitzen. Bilbotarrek bere aurka bat etorriz, hurrengo hileko 30.ean ED ezereztatzea lortu zuten eta martxoan, M.L. de Urkixok zituen, garai hartan zoritxarrean eroria, gutun batzuk zabaldu zituenaren akusaziopean atxilotua izan zedila lortu zuten.

Boterea eskuratze asmoz egindako borroka isil batek 1804ko "zamakolada" sorrarazi zuen. Zamakolak, Urkixorekin harremana zuen Pedro de Abendaño Ahaldun Nagusia eta arratiar pertsona ospetsua zena, kargutik berehala kanporatu eta Ahaldun berriak Valdespina eta Ibañez de la Renteria izatea lortu zuen. Baina bere helburuak lortu ahal izateko Godoyri etengabeko emakidak egin behar zizkion, besteak beste milizien sistemaren eraberritzeari zegokion gai leherkorra zena. Bere aliatu zen Pereira Korrejidoreak mahaiburututako 1804ko uztailaren 23ko Batzarraldi gorabeheratsuan hitzaldi luze bat egin zuen (lehenengoz gazteleraz eta gero euskaraz). Hitzaldi horretan, Bakearen Portuaz eta lurraldearen defentsa militarrerako sistema berriari (gerta daitekeen guztirako Aldundiaren aginduetara egongo diren horrela ikasitako konpainiak, bai bake garaian gaizkileen pertsekuzioari buruzkoetan bai guda garaian herriaren defentsarako) buruzko bere gestioak, arrakastatsu zuritu zituen, Gorteetan Ordezkari zuen bere kargua berrizendatuz. Oinaztarren aldetik ere lehen erregidore izendatu zuten.

Handik egun gutxira (abuztuaren 16a) "zamakoladak" Begoñan eztanda egin zuen. 1804ko abuztuaren 22an Zamakolari Jaurerriarenak ziren diru eta paperak beretzat hartu izana leporatu zitzaion. Dimara ihes eginik eta gero Etxarri-Aranatzera, Domingo de Ansorena bere sozioaren etxean aurkitu zuten, Iruñan Amarillaseko Markesa zen Jeronimo Morejon Nafarroako erregeordearen menpeko pertsonek babestua izanik. Diman 12 kutxa konfiskatzean, hurrengo liburuak aurkitu zitzaizkion: instrukzio-liburuak (gaztelar gramatika, ingelesa eta frantsesa, aritmetika), teknikadunak (mekanika, nekazaritza, arrantza, medikuntza, albaitaritza) latin eta gaztelera klasikoarenak, bere aldiko literatura frantziar eta gaztelarra, euskal erudizioarekin zerikusirik zutenak eta bere lanbidekoak. Salatzaileen uste sendoei buruzko agiri bat ere ez. Jaurerria militarki irailean okupatua izan zen eta frantziarren inbasiora arte horrela jarraitu zuen.

"Zamakolada" amaitzean, Jaurerriak 1805ean berriro bidali zuen Gortera, foraltasunaren berrezarpena berriz lor zezan, baina Zamakolak eskaintzari ezetza eman zion "bere ondoezengatik eta bere ohorean eta interesetan jasandakoengatik" (Labayru, 95. orr.). Azkenik, urrian, onartu egin zuen. Madrilen Gorteko errege-eskribau bezala bizi zen Juan Antonio bere anaiak Godoyrekin izandako entzunaldi batetik zetorrela 1806ko urtarrilaren 16an adierazitakoengatik, eromen-erasoa izan zuen, Juan Antoniok txarto zaindutako hezueri bati egozten diolarik. Mendizabal Bilboko udaletxeko agenteak, "berak uste zuen bezala Jeneral Nagusi Jaunak arreta egin ez izanari" leporatzen dio. Ez dago batere argi gauzak era batera edo bestera izan ziren; kasua da ze, Zamakola bere arreba Ramonaren etxea utzi eta Madrileko ostatu batean kokatu zela. Madrilen zela, berak zuen jarrera bitxiak eraginda Aranguren bere lagunak Santa Barbara lekaimetxera, behar bezala zaindu zezaten, eraman zuen. Bilboko agenteak hauxe zioan: "txarto jarraitzen du eta moralki bere osaketa ezinezkotzat jotzen da" (1806ko martxoaren 3a). Martxoaren 20an Jaurerrira itzultzean, agintariek Saturraranera, itsaso bainuak hartzera eta, azkenik, Parisera tratamendu bat har zezan, bidali zuten. Bertan zela okerrera egin zuen. Dimara bidalia izan ondoren, 1809ko urtarrilaren 23an, 50 urte zituela, frantziar tropek ia Espainia guztia okupatzean eta bere Juan Antonio anaiak Jose Iaren gortean kargu garrantzitsuak betez, hil zen. Bere anaiekin zituen gorabeherak Maria Diaz de Basurto bere alargunak oinordekorik ez izatean eskribauak zituen bizkaitar eta nafarrak ziren burdinoletako partaidetzak, mendiren batzuk eta sei ondasun higiezinen jaraunspena eskatzeko jasan zituen zailtasunengatik nabarmendu ziren.

  • GRACIA CARCAMO, Juan. D. B. D. B. y P B., 1995.
  • GUEZALA, L. "La Zamacolada: un estado de la cuestión". Congreso Historia de Euskal Herria, Donostia, 1988.
  • GUEZALA, L. Las instituciones de Bizkaia a finales del Antiguo Régimen. 1793-1814, Bilbo, 1992.
  • GUIARD, T. Historia de la noble villa de Bilbao, IV libk., 1912.
  • LABAYRU, E. J. de. Historia General del Señorío de Bizcaya, VII libk., Bilbo, 1895-1903.
  • VILLABASO, Camilo. La cuestión del Puerto de la Paz..., Bilbo, 1887.
  • YBARRA Y BERGE, J. Datos relativos a Simón de Zamácola y la Zamacolada, Bilbo, 1941.
  • ZAMACOLA, Juan Antonio. Historia de las naciones vascas, Auch, 1818.