Eskultore eta margolari gipuzkoarra, Usurbilen 1969an jaioa.
Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1992). 1990az geroztik, Ertibil, Gure Artea eta Bizkaiko Artea Bizkaiko erakusketetara eta Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketara aurkeztu zen, eta 1993an lehen saria lortu zuen azken horren XXXV. edizioan. Artelekuko hainbat tailerretan parte hartu zuen, hala nola litografiakoetan, Don Herberten zuzendaritzapean (1989), J. Vallhonrat (1990, 1991) eta serigrafia José Albaceterekin (1991, 1994). Besteak beste, Bilbon, Basaurin, Bartzelonan, Reusen, Murtzian eta Berlinen egin ditu talde-erakusketak.