Dantzari eta koreografo gipuzkoarra, Donostian 1929an jaioa. "Etorki" balletean hasi zuen bere ibilbidea, Errusia eta Ukraina bisitatuz. Ondoren, Parisko erbestean Eusko Jaurlaritzaren inguruan sortutako "Gernika" taldera pasatu zen. 1968an "Kresala" taldea sortu zuen eta bertako lehen zuzendaria izan zen. 1976an "Euskal Dantzarien Biltzarra"-ren 6 sortzaileetako bat izan zen. 1980an erretiratu zen. 2000. urtean Donostian omendu zuten.
Gene Yurre Donostian hil zen 2008ko urriaren 15ean, 80 urte zituela