Ikastolak

Xabierko San Frantzisko Ikastola. Ataun-San Martín

Ataun-San Martingo Xabierko San Frantzisko Ikastola 1966-67ko ikasturtea sortu zen, auzoko euskaltzaleen ekimenez. Oilategian bezala erabiltzen zuten lokal bat egokitu eta han hasi zen aurreneko eskola.Ikastolaren sorrerako titularra, 1968an Eliza azaltzen da.

1970ean titular aldaketa ematen da, berria Jesusen Bihotzaren Patronatu izango da, herrian sortutako Patronatua. Bere egoitza Gabillene, hona aldatu ziren aurrenekoa ez zelako egokia. Patronatu honen babesean jarri ziren herriko zenbait eskola.

Ondorengo aldaketa 1984an etorri zen, herriko beste eskolekin bat egin eta Eskola Publiko bihurtu zenean. Aurrerantzean Ikastetxearen izen berria Joxe Miel Barandiaran izango zen, eta bere kokagunea Astigarra auzoa.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.