Pintoreak

Vicente Garrido, Fernando de

1965eko maiatzaren 3an Durangon jaiotako pintore bizkaitarra.

Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1988an. Prestakuntzarekin jarraitzeko, 1990ean Roger Cabezasek zuzendutako ordenagailu bidezko animazio-tailer batean parte hartu zuen eta baita Artelekun egindako serigrafia-tailerrean ere Manuel Bellorekin 1990. eta 1991. urteetan. Artelekun bertan beste tailer bat egin zuen, kasu hartan, litografiakoa 2002an, Don Herbertekin.

Lehen bakarkako erakusketa 1984an egin zuen Durangoko Caja Laboral Popular kutxan. 1987an berriro bakarkako erakusketa prestatu zuen Durangoko Arte eta Historia Museoan. 1988an Zarautzeko Zazpi Galerian eta Elorrioko Caja Laboral Popular kutxan. Berriro Elorrion bakarkako erakusketa paratu zuen 1989an (Arriola Kultur Etxean ) eta urte berean Eibarren ere bai. 1992an bakarkako bi erakusketa egin zituen Sestao eta Mungian. 1997. urtean eta 2000. urtean Durangon eta 2001ean Marbellako Akelarre Galerian.

Modu kolektiboan Bizkaiko areto askotan egin ditu erakusketak: Ertibil (1985 y 1991), Bizkaiko Artea (1986), Gasteizko Biurtekoa (1986), Artearen Alde (1985 eta 1987), Getxoarte (1989 eta 1990) edo Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Aire Zabaleko Pintura lehiaketan (1984).


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 190 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.