Tiroa

VEGA CORTÁZAR, Antonio

Usakume tiratzaile gipuzkoarra, Donostian 1932an jaioa. Klub pribatu batekin tiraka hasi zen, geroago Donostiako Real Sociedad de Tiro taldera igaroz, Helsinkiko Olinpiadan Espainia ordezkatu zuelarik (1952). 1950ean Skeet Amerikarreko Espainiako txapelduna izan zen, baita hainbat modalitatetakoa ere, 1950ean Madrilen egin ziren Munduko txapelketetan puntuazio onekin sailkatu zelarik.