Margolari gipuzkoarra, 1962an Donostian jaioa, hiri berean hil zen 2002ko irailaren 25ean.
1980 eta 1985 artean Bilboko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Banakako erakusketak egin ditu Zumarragan, Hondarribian eta Donostian, eta taldekako erakusketetan parte hartu du Irun, Donostia, Valladolid, Santander, Barakaldo eta Bilbon, besteak beste. Sestaoko Udalaren bigarren saria 1984an, 1986an lehen saria lortu zuen Gipuzkoako Artista Gazteen Lehiaketan. 1993an bere hiri-paisaiak erakusten dituen lana aurkeztu zuen bere jaioterrian. Paisaia horiek oso gogorrak dira, figurazioaren eta neorrealismoaren artean daude. Ildo horretan sakonduz, 1996 eta 1997 urteen artean Donostiako Galería 16 aretoan bi erakusketa jarri zituen ikusgai, "Zubiak" izenburupean, bigarrena litografiari buruzkoa, Gipuzkoako hiriburuan Urumea ibaiaren gaineko zubien izendatzaile tematikoaren pean.