Instrumentugilea

Urretxo Zubillaga, Unai

1977an Gasteizen jaiotako tronbonista arabarra.

Tronpa ikasketak egin zituen Jose Luis Ocon eta Francisco Javier Rosario Vegarekin Donostiako Kontserbatorioan. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekadun gisa Estatu Batuetara joan zen Scott Hartman eta Ronald Barronekin Bostoneko Unibertsitatean ikasketak egitera.

2002 eta 2003 urteetan Bostoneko Unibertsitateko tronpa irakasle-laguntzailea izan zen.

Mondragón Brass metal-hamarkotearen kide sortzailea izan zen eta 2003an ETHROILA (Euskal Herriko tronboi laukotea), Commonwealth Brass Quintet eta New England Trombone Quartet taldeetako partaide izan zen.

Euskal Herriko Gazte Orkestrako eta Europako Erkidegoko Gazte Orkestrako kide izan da. Aldi berean, Bostoneko Sinfonikoarekin kolaboratu du 2001 eta 2002 urteko Tanglewoodeko Musika Jaialdian eta baita ere New World Symphony Orchestra, Bostoneko Filarmonika, Spoleto-ko Jaialdiko Orkestra, Vermonteko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa, Kataluniako Nazionala eta Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin kolaborazioak egin ditu.