Lexikoa

txutxurrutxu

Txutxurrutxuka ibiltzea gurdiaz baliatuz kulunkan ibiltzea zen. Gurdiaren pertikan neska edo mutila jartzen zen, eta atzealdean beste hiruzpalau. Pertikaren muturrean jarritakoaren eta atzealdean eseritakoen artean ondorengo elkarrizketa burutzen zuten: "Txutxurrutxu.../ zer daukazu.../ arrautza / zeinentzako / Dorletarentzako (izena) / eta Dorletak / ez ba dau gura". Bukatzeko ondorengo galdera egiten zen: "Zenbat? / Hogei...". Ondoren zenbakian adierazi adina kulunkatzen ziren. (Eskoriatza)