Lexikoa

txulubita (zulorik gabea)

Zuloduna den txulubita bezalakoa da, baina zulorik egin gabe. Txulubitaren pita ahoan sartu, putz egin eta txio moduko doinu luzeak jotzen dira. Eginkizun, erabilera eta entzuteko garaiari dagokionez, txulubita zulodunaren antzera jokatzen da. Egiteko sinpleagoak eta jotzeko ere errazagoak dira.